Gazte Eliza | Pastoral Juvenil

Tailerrak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Zineforuma

Hilabetero hirugarren ostiraleetan filme bat ikusteko batzen gara. Zineforuma taldean eta hizkuntza zinematografikoa (filmeak) erabiliz egiten den ekitaldi bat da. Honen bitartez komunikazio irekiko dinamika bat sortzea bilatzen da, modu honetan gazteok taldean edo gizartean ikus ditzakegun errealitate eta jarrera batzuk agertarazi eta hauei buruz hausnarketa egin dezagun. Kalitatezko zineforum bat izateko klabe batzuk:

 

  • Taldeko jarduera: filme bat ikustea esperientzia pertsonala dela esan genezake. Zineforumaren helburuetako bat banakako esperientzia hau osatzea da. Eta horretarako guztien arteko elkarrizketa bultzatzen da, filmeak sustatutako emozio eta ideien elkarbanatzea estimulatuz hain zuzen ere.
  • Giro aproposa: giro lasaia eta aldi berean estimulantea izatea ezinbesteko baldintza da. Hau da, inplikazio pertsonala haunditu eta bizipenak elkarbanatzeko laguntzen duen giro aproposa.
  • Hezkuntza tresna: bakoitzak bere jokaera, balore eta sinismenen hausnarketa kritikoa egitea bilatzen da. Taldean egindako elkarrizketek bakoitzaren postura pertsonalak jakinarazi eta besteenarekin alderazteko aukera da, eta modu honetan ikuspegi berriak ezagutu eta bakoitzak izan ditzakeen aurreiritziak planteatu.
  • Filmeak adorez aukeratu behar dira: taldekoen adin eta ezaugarrien arabera. Aurretik aukeratuko dira filmeek dituzten balore eta ezaugarriez gidaturik.
    cineforum-peli1        cineforum-peli2
  • Ez du inprobisatua izan behar: jarduera honen arduradunek filmea aurretik ikusteaz gain elkarrizketarako erabilgarria izango daitekeen gaiei buruz informatu behar da. Modu berean filmeak tratatzen duen gai orokorrari buruz informatu behar dira arduradunak.
  • Erakargarria behar du izan: hezkuntza helburuak estetiko eta ludikoagoak diren filmearen beste alderdi batzuekin konjugatu behar dira: musika, fotografia, jakingura, akzioa, ... Gozamenak esperientzia honetan errazago sakontzen laguntzen du eta aldi berean ikaragarri aberasten du.
  • Ez da denbora-pasa bat: partehartzaileek argi izan behar dute hau ez dela hutsuneak betetzeko antolatu den denbora-pasa bat. Jarrera positibo batekin parte hartzea espero da, eta hala hausnarketarako nola parte hartzeko prest.

 

cineforum-peli3

 

 

Faktore hauek kontutan izanik gu gazteok gogoz lan egingo degu zineforum sesio hauek guztientzat probetxugarri izan daitezen. Kontsulta ezazu gure egutegia hurrengo sesioari buruzko xehetasunak ikusteko.

Hazte fan en Facebook
Síguenos en Twitter
Nuestros vídeos en YouTube
Nuestro canal de vídeos en Vimeo