Gazte Eliza | Pastoral Juvenil

MGT Orreagan 2013: bazatoz?

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
2013ko uztailean Munduko Gazteen Topaketa (MGT) ospatuko da Rio de Jaineron (Brasil). Bertan Aita Santuak, bost kontineentako gazteekin baturik, Kristorengan dugun fedea ospatuko dugu. Brasilera joateko aukerarik ez dugunontzat gazte topaketa bat antolatu du: elkarbizitzarako egun hauetan Rio-rekin konexioak egingo ditugu Rio de Jainero-ko MGTa jarraitzeko.

roncesvalles-2013

Nori dago zuzendua?

Rioko Munduko Gazteen Topaketaren inguruan, hainbat ekintza eta elkar-bizitza egun batzuk pasatzeko gogoa duten 15-35 bitarteko gazteei zuzendua.

Noiz eta non?

Gure topaketa uztailaren 24ean (asteazkena) hasiko da, 28 (igandea) arte. Orreagan izango da. Orreagako santutegiak hainbat leku, inguru eder eta instalazio eskeintzen dizkigu ekintzak burutzeko.

Zein da egitaraua?

plan-roncesvalles-2013

Izena ematea eta prezioa

Prezioa 100 €-koa da: bidaia, asegurua, janaria, ekintzak, ostatua eta erromesaren kit-a barne direlarik. Dirusarrera 2095-5381-17-1064343915 kontuan egin kontzeptuan "Orreaga + Izen-abizenak" adieraziz. Ondoren izena eman beheko botoian klik eginez. Adingabea bazara gurasoen baimena bete eta sinatu beharko duzu.

apuntate

 

Zer eraman behar da?

  • Lo-zakua eta esterila.
  • Berokia (gauean hozten badu).
  • Arropa eta oinetako erosoak.
  • Nezeserra eta toaila.
  • NAN txartela eta osasun txartela
  • Lehenengo eguneko afaria.
  • Baimena (adingabekoa bazara).

Informazio gehiago

Informazio gehiagorako hemen duzu triptikoa. Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera here idatzi gaitzakezu.
Hazte fan en Facebook
Síguenos en Twitter
Nuestros vídeos en YouTube
Nuestro canal de vídeos en Vimeo