Gazte Eliza | Pastoral Juvenil

Gure Santuak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Asko dira lurralde honek eman dituen santu eta dohatsuak. Ondoren beraien bizitza eta espiritualtasuna azalduko ditugu.

 

 

1. Mapado

Honako mapa honek Gipuzkoak izandago santu, dohatsu eta benerableak agertzen dira, geografikoki kokatuak.

gipuzkoa-santu-beatoak

 

2. Santuak

2.1. Kandida Maria Jesusena Zipitria eta Barriola Santua (1845-1912)

santa-candidaBerrospe baserrian jaio zen 1845eko maiatzaren 31n. Jesusen Alaben kongregazioaren sortzailea izan zen Salamancan 1871. urtean. Kongregazio hau haurrei eta gazteei kristau heziketa emateko eta emakumea laguntzeko helburuarekin sortu zen eta munduan zehar zabaldu da.

 

Apal eta pobrea zen. Bere espiritualitatea San Inazioren Gogo Jardunetan oinarrituta zegoen.

 

"Berrogei urte erligiosa eta berrogei urte guztiak Jainkoarentzat" eta "lasai lasai" sentitzen zela esan zuen Salamancan, 1912ko abuztuaren 9an, hil aurretik. Benedikto XVI.a Aita Santuak kanonizatu zuen 2010eko urriaren 17an.

 

2.1.1. Dokumentuak

 

2.2. Loiolako San Ignazio, apaiza (1491-1556)

Bilbo eta Donostiako elizbarrutietako Zaindaria - Festaburua

2.2.1. Biografia

Loiolako San Ignazio, Iñigo, loiolatarren hamahirugarren semea, 1491n jaio zen. Gaztelako gorteko jende artean eman zuen gaztaroko denbora asko, bizitza zalapartatsua eramanez. 1512an Gaztelako erreinuak bere agintepean hartu zuen Nafarroakoa, frantziar jatorriko errege nafarra botaz. Frantziako Frantzisko I.ak erreinua berreskuratu nahirik, Iruñako gazteluari eraso egin zionean, 1521ean, konpainia bateko kapitana zen Iñigo gaztelu hartan. Kanoi-bala batek bi zangoetan larriki zauritu zuelarik, lehenengo sendaketak frantsesek berek egin ondoren, Loiolara eraman zuten erabat sendatzera. Irakurtzeko zerbait eskatu zuelarik, Vita Christi eta Legenda aurea –santuen bizitza– liburuak eman zizkioten eskura. Irakurketa horien bidez Jaunaren graziak ukiturik, erabateko aldaketa egin zuen Iñigok.

 

san-ignacioMunduko gauzei uko eginik, Loiolatik Arantzazura jo zuen eta handik Montserratera. Lurralde Santura jo nahi zuen, han Jesu Kristorekin bat egiteko egokiera aurkitzeko asmoz. 1522. urtea zen. Han bere armak utzi eta jantziak behartsu bati eman ondoren, Manresako leize-zulo batean bizi izan zen gogoetan eta otoitzean, limosnaz ematen ziotenetik. Han idatzi zituen, gerora Gogo Jardunak liburu ospetsua egiteko erabiliko zituen lehenengo oharrak.

 

Ondoren, Lurralde Santura jo zuen 1523an; baina frantziskotarrek ez zioten bertan gelditzen utzi, gerra-egoeran zeudelako. Kataluniara itzulirik, latin- eta teologia-ikasketak egiten hasi zen, 1524 eta 1527 bitartean, Bartzelonan aurrena, Alcalan gero eta, azkenik, Salamancan. Ikasketak egin bitartean, jendeari kristau doktrina irakasten aritzen zen, nahiz banaka nahiz taldean. Kartzelan ere egon behar izan zuen, doktrina irakasteko titulurik ez zuelako eta oker irakasten zuelakoan.

 

1528tik 1535a bitartean Parisen jarraitu zituen ikasketak; han ezagutu zuen Xabierko Frantzisko. Honekin eta beste lagun batzuekin, 1534an, Montmartre mendixkan, hiru boto erlijiosoak –behartsu, garbi eta esaneko izatekoa– egin zituen eta laugarrena erantsi: Lurralde Santura joatekoa edota aita santuaren esanera jartzekoa. 1535ean, osasunez makal zebilelarik, Azpeitira etorri zen indarrak hartzera, baina Magdalenako ospitalean hartu zuen ostatu, ez bere jaiotetxean. Azpeitiko haurrei eta nahi zuen jende guztiari kristau dotrina erakusten aritu zen sei hilabetez, sendatu zen arte.

 

Gero, Veneziara jo zuen 1535 eta 1537 bitartean, hara deituak baitzituen bere lagunak. Eta handik Erromara 1537an. Lagun-talde hari Jesusen Lagundia –Konpainia– izena jartzeko inspirazioa izan zuen. Paulo III.ak Iñigoren kongregazioa ontzat eman zuelarik, Italian hiriz hiri predikatzeari ekin zioten, hori baitzuten jardunik behinena, Protestantismoari aurre eginez eta fede katolikoa defendituz. Dena Jainkoaren aintzarik handienerako egin nahi zuen: ad maiorem Dei gloriam (ikus 1 Ko 10, 31). 1538an apaiztu egin zen San Ignazio. 1550ean onartu zizkioten konstituzioak. 1556ko uztailaren 31n hil zen Erroman. Bere jaia egun horretan ospatzen da.

 

2.2.2. Dokumentuak

 

2.3. Igokundeko San Martin (1567-1597)

Gipuzkoan jaio zen eta hogeita hamar urterekin martiri hil zen. Frantziskotar, apaiz eta filosofiako irakasle; Mexikon, Filipinetan eta Japonen misiolari izan zen. Japoniera ikasi eta gaixoak zaintzen zituen; Berri Ona zabaltzen zuen. Horregatik, apaiz, erlijioso eta laiko ziren beste 25 lagunekin faltsuki salatua izan zen, espetxeratua, torturatua; eta gurutzean hil zuten 4000tik gorako jendetzaren aurrean. Errosario Santua otoitz eginez abiatu ziren hil zituzten lekura.

 

1627ko irailaren 15ean beatifikatua izan zen Igokundeko Martin eta 1862an Pio IX.ak kanonizatua. Otsailaren 6an ospatzen da bere eguna.

 

san-martin

 

2.4. Aozarazako Miguel santua (1598-1637)

Oñatin jaio zen 1598an. Apaiz dominiko izan zen eta misioetara joan zen. Filipinetan Bataaneko misioan lan egin zuen (Luzonen). Kristau fedea ez ukatzeagatik oinaze izugarriak pozik jasanez gero 1637ko irailaren 29an burua moztu zioten. Joan Paulo II.ak Manilan beatifikatu zuen 1981eko otsailaren 18an eta 1987ko urriaren 18an kanonizatu zuen. Iraileko 28an ospatzen da bere eguna.

 

san-miguel-de-aozaraza

 

2.5. Domingo Ibañez Erkizia santua (1589-1633)

Errezilen jaio zen 1589an. Apaiz dominiko izan zen eta misioetara joan zen. Manilan Santo Tomas eskolan irakasle izan zen eta Filipinetako beste hainbat herritan Ebanjelioaren Berri Ona iragarri zuen. 1623an Japonera joan zen, misiolari lana ezkutuan eginez. Misioko Bikario probintziala izanik lan ederra egin zuen. Kristau apostata batek salatuta, giltzapetua izan zen eta heriotz zigorra ezarri zioten 1633an. Bere epistolarioaren parte bat guregana ailegatu da. 1981eko ostsailaren 18an Joan Paulo II.aak beatifikatu zuen eta 1987ko urriaren 18an kanonizatu zuen. Iraileko 28an ospatzen da bere eguna.

 

santo-domingo-ibanez-erquicia

 

2.6. San Sebastián (III. mendea)

san-sebastianNarbonan (Frantzia) jaio zen III. mendean. Milanen bizi izan zen gurasoekin. Erromatar gudarostearen ofiziala izan zen. Estimatua zen Sebastian bai bere lagunen artean bai enperadorearen begietan.

 

Kristau zintzoa zen eta ez zuen sakrifizio idolatrikoetan parte hartzen. Horregatik salatua izan zen eta Maximiano enperadoreak behartu zuen aukeratzera Kristo eta enperadorearen artean...

 

Kristau fedean leial jarraitu zuen eta horregatik geziz josi zuten. Hiltzat jo zuten, baina ondo zainduta, osotu zen. Berriro enperadorearen aurrean aurkeztu eta honek zigortuarazi zuen hil zuten arte. Gorpua bere izena duen Via Appiako katakonba ospetsuetan lurperatua izan zen. Bertan basilika bat eraiki zen Sebastian Santuari eskainita.

 

Donostiako hiriko himnoak honakoa dio: "Sebastian bat bada zeruan… hura da santua". Gure elizbarrutiaren titularra da eta bere jaia urtarrilaren 20an ospatzen dugu.

 

3. Dohatsuak

3.1. Francisco Garate dohatsua (1857-1929), S.I.

garateFrantzisko Garate, zazpi senideetan bigarrena izan zen. Baserritar familia apal batean jaio zen, 1857ko otsailaren 3an, Azpeitian, San Ignazio jaio eta bihotzberritu zen Loiolako dorretxetik oso gertu dagoen Errekarte baserrian. 14 urte zituela Urduñako Antzinako Andre Mariaren ikastetxera joan zen, morroi lanean aritzera.

 

1874an sartu zen jesuiten Nobiziatuan, Frantzia hegoaldean, Poyanne herrian, jesuitak bere jaioterritik bidalita baitzeuden orduan. 1876ko otsailaren 2an egin zituen bere lehen erlijio-botoak, eta 1877an Santiago Apostoluaren ikastetxera, La Guardiara (Pontevedra) izan zen bidalia, erizain lanerako. Han hamar urtez aritu zen ikastetxeko mutikoen osasuna zaintzen eta sakristiaz arduratzen. Gaixoekin erakusten zuen entregak eta maitasunak laster ekarri zion mundu guztiaren miresmena. Anaia Garatek 1887ko abuztuaren 15ean egin zituen bere behin betiko botoak eta Deustura (Bilbo) bidali zuten 1888an, bertako Ikasketa Nagusien Ikastetxe edo Unibertsitateko atezain lanean aritzeko. Postu horretan jarraitu zuen 1929ko irailaren 9an hil zen arte.

 

Wlodimir Ledochowski Aita Jeneralak, Anaia honen berezitasunak aipatzerakoan, berarekin harremana zuten guztiak harritzen zituen ezaugarriak azpimarratu zituen: "Zuhurtzia miresgarria, 41 urte pasako zerbitzuan frogan jarria, adin eta giza maila guztietako pertsonak maiz ibili ohi ziren etxeko sarrera batean; apaltasuna xalotasun zoragarri batez apaindua; karitatea, sen espiritual batez hornitua balego bezala, behar den zerbitzua antzeman eta aurreikusten dakiena...". Ezaugarri hauekin bizi zuen Anaia Garatek bere "egunerokotasun gogorra": leuntasun eta adeitasun berberarekin hartzen zituen eskale behartsuenak eta aberatsak; samurtasun berberarekin tratatzen zituen batzuek nahiz besteak; etengabeko entrega batez eta kexarik gabe ibiliko zen Unibertsitate handiko eskaileretan gora eta behera, Aita-jesuita eta Irakasleen mandatuak eramaten eta ikasleei deitzen. Amabirjina bihotzez maitatzen zuen, egunero Errosario Santua otoitz egiten zuen.

 

Bera ezagutu zutenetako batek kontatzen digu nola ikusi, estimatu eta maitatu zuen gizon hau: "Guztiontzat zuen Anaia Garatek hitz egoki, keinu, irribarre edo irtenbide maitagarriren bat; guztiekin beti zen irekia, abegikorra, onbera, eskuzabala. Baina beti, umiltasunez eta naturaltasunez baita ere; inola ere ez, jokabide artifizial edo inozorik, eta are gutxiago, sineskortasun inozo eta onkeriazkorik. Laster igartzen zioten gazteek, Deustuko atezainagatik zera baitzioten: 'Anaia Finuras santu bat da, baina... baita argia ere'". Bere hilobia Bilbon dago, Deustuko Unibertsitateko sarreraren ondoan dagoen kapera batean. Joan Paulo II.ak beatifikatu zuen 1985eko urriaren 6an. Bere jaia irailaren 9an ospatzen da.

 

3.2. Lázaro Múgica Goiburu dohatsua (1867-1936)

mugica-goiburuSenar-emazte kristau fededunen semea zen, sakramentuak hartzen zituen eta zintzo bizi zen.

 

Haurra zenean familiaren baserrian lan egin zuen eta gaztetan argina izan zen. Lapurtu zioten eta horrek lagundu zion beste bide bat hartzen. Jainkoaren San Joaneko Ordeneko erlijioso eta San Joseren Osasun Psikiatriko Zentroaren (Gaur egun Jainkoaren San Joaneko Zentrua) elkartekide zenean, atxilotua izan zen bere ordeneko beste 53 anaiekin eta Madrilgo San Antoneko gartzelean itxi zuten. Jainkoaren San Joaneko 14 lagunekin eta beste pertsonekin batera fusilatu zuten. Jainkoaren San Joaneko Ordeneko 71 laguneko talde baten barruan beatifikatu zuen Joan Paulo II.a Aita Santuak 1992ko urriaren 25ean. Bere jai liturgikoa uztailaren 30ean ospatzen da.

 

3.3. Julián Plazaola Artola dohatsua (1915-1936)

Donostiako Elkano 8 kalean 5. solairuan jaio zen Julian 1915eko irailaren 12an. Hiru egun beranduago bataiatua izan zen Santa Maria Basilikan. Sendotzako sakramentua 1919ko urriaren 6an jaso zuen. Los Angeles ikastetxean ikasi zuen. Bederatzi urterekin Lehenengo Jaunartza egin zuen Santa Maria Basilikan eta Gau-Gurtzako Tarsizioen Kongregazioan sartu zen. Hilabetero elkartzen ziren Eukaristia ospatzeko eta Eukaristian egiaz eta substantzialki presente dagoen Jesus gurtzeko (egungo Tarsizioek egiten duten bezala). Julianek egunero otoitz egiten zuen Errosario Santua bere guraso eta anai-arrebekin.

 

1934. urtean, hemeretzi urte betetzear zituela San Juan de Dios Hospitaletako Anaia sartu zen. Urtebete beranduago profesa egin zuen Madrilen Ciempozueloseko komunitatean. Gaixo mentalak zaintzea zen bere eginkizuna eta ederki ondo egiten zuen, hitzekin adierazi ez daitekeen maitasunez.

 

1936 urteko abuztuaren 7an, lehenengo ostirala, Julian eta Ciempozueloseko komunitateko erligiosoak atxilotu zituzten. Julian Plazaolak idatzi zuen bere zorionik handiena izango zela bere odola ixurtzea Jesusen Bihotzaren Erreinua ahalik eta azkarren guregana etortzeko.

 

1936. urteko azaroaren 28an Paracuellos del Jaraman hil zuten 21 urte zituelarik. Kristorenganako zuen maitasunak heriotzaraino eraman zuen. Lekukoen arabera, Julianek otoitz egiten zuen bera pertsegitzen zutenak eta erlijioaren etsaiak bihotz-berritzeko. 1992ko urriaren 25ean Dohatsu izendatu zuen Joan Paulo II aita santuak. Bere jaia uztailaren 30ean ospatzen da.

 

plazaola-artolaIngresó en la Orden Hospitalaria de san Juan de Dios en mayo de 1934 y enseguida se distinguió por su entrega a los enfermos más difíciles, por su delicadeza, solicitud y abnegada caridad. Su fervor le llevaba a desear como "su mayor felicidad derramar hasta su última gota de sangre para acelerar el reinado del Corazón de Jesús". Fue detenido juntamente con otros 53 Hermanos Hospitalarios y con ellos encerrado en la cárcel de san Antón de Madrid. Cuando le nombraron a Julián para fusilar, se despidió de los Hermanos que quedaban en la cárcel y salió con mucho ánimo y alegría para el martirio. Iba tranquilo, con su sonrisa habitual de ángel. Ni un momento perdió la paz. Fue fusilado el día 28 de noviembre de 1936 en unión a otros catorce Hermanos de san Juan de Dios. Fue beatificado por Juan Pablo II el 25 de octubre de 1992 dentro de un grupo de 71 Hermanos de san Juan de Dios. Su fiesta litúrgica se celebra el 30 de julio.

 

3.3.1. Dokumentuak
  • Biografia sakonago bat blog honetan aurki dezakezu.

 

3.4. Maria Antonia Bandres Elosegui dohatsua (1898-1919)

maria-antonia-bandres-eloseguiTolosan (Gipuzkoa) jaio zen familia kristau batean 1898ko martxoaren 6an. 15 seme-alaben artean bigarrena izan zen. Haurtzaroan Tolosako "Jesusen Alaben" ikastetxera zihoan. Ama Kandidak, fundatzaileak, esan zion: "Jesusen Alaba izango zara". Gazte-gaztea zenean parte hartzen zuen auzo txiroenetan berri ona zabaltzen. 1915eko abenduaren 8an, 17 urterekin, Salamancan sartzen da “Jesusen Alaben” kongregazioan. Botoak eman zituen 1918an.

 

Osasun eskasekoa eta Ausardia handikoa zen. Gurutzearen salbamen lanetan parte hartze eredugarria izan zuen. Jainkoak betiko bizitzara deitu zion Salamancan zegoenean 1919ko apirilaren 27an, 21 urte zituenean, Maria "Errukizko Ama" izendatzen bitartean. Jesusekin maiteminduta zegoen eta beti ahalegintzen zen guztiek Jesus maita zezaten. Hala egiten zuen bere jarduera guztietan: kristau ikasbidean, langileak hezitzerakoan edo misiolari izateko borondatea izanez. Joan Paulo II.ak dohatsu izendatu zuen 1996ko maiatzaren 12an Ama Kandida Maria Zipitria Barriolarekin batera. Bere jaia apirilaren 27an ospatzen da.

3.4.1. Dokumentuak

 

3.5. Carlos Eraña Guruzeta dohatsua (1884-1936)

erana-gurucetaAozaraza-Aretxabaletan (Gipuzkoa) jaio zen 1884ko azaroaren 2an, familia kristau zintzo batean. Eskoriatzako Marianisten postulantadoan sartu zen 1899an eta lau urte beranduago lehenengo botoak eman zituen. 1904. urtetik aurrera haurrei kristau heziketa eman zien era eredugarrian marianisten zentru ezberdinetan bai lehenengo hezkuntzako irakasle gisa, bai eta zuzendari gisa.

1936ko uztailaren 24an milizianoek konfiskatu zuten Madrilgo Pilareko Ikastetxea. Bertan bizi zen Carlos. Une hortatik aurrera atxiloketak eta arriskuak pairatu zituen. Probaldia erabat kontziente eta espirituko patxaran bizi izan zuen. Esaten zuen: "Jainkoaren nahia egin bedi". Karitateak bultzatuta eta beti erligiosoa zela adieraziz, ahalegindu zen ezkutatuta zeuden marianistei laguntzen. Ciudad Realen atxilotua izan zen 1936ko irailaren 6an. Presondegian honako lekukotza eman zuen: lasaitasuna, otoitza eta Probidentzian konfiantza. Bere heriotzaren bezperan aitortzeko nahia adierazi zuen. Irailaren 18an Alarcosen fusilatu zuten. Joan Paulo II.a Aita Santuak dohatsu izendatu zuen 1995eko urriaren 1ean. Bere jaia irailaren 18an ospatzen da.

 

3.6. Juan Pedro Bengoa Aranguren dohatsua (1890-1936)

bengoaArrasaten, Gesalibarko Santa Agedan, (Gipuzkoa) jaio zen 1890eko ekainaren 19an, familia ugari eta kristau zintzo batean. Pasionista sartu zen 1907an eta hurrengo urtean lehenengo botoak eman zituen. 1910. urtean Tolucara (Mexiko) bidali zuten. Iraultza karranzista zela eta Estatu Batuetara ihes egin behar izan zuen. 1916. urtean apaiz ordenatua izan zen. Leku ezberdinetan apaiz lanetan arituz gero (Cuba, Daimiel, Mexiko berriro, Corella eta Zaragoza), persekuzio erligiosoa hasi eta Ciudad Realen ostatu hartu zuen bi erligiosoekin.

 

Egunero Errosarioa otoitz egiten zuten, apaltasunez eta eramantasunez bizi ziren, Jainkoaren nahia itxaroten. Hiru erligiosoak Jesukristoren martiri izango ziren. Juan Pedro gurutzea bihotzera gerturatu zuela eta “Gora Kristo Errege!” esanez, Carrión de Calatravan (Ciudad Real) fusilatua izan zen 1936ko irailaren 25ean. Bere erlikiak Daimieleko Argiaren Kristoren ermitan daude. Joan Paulo II.a Aita Santuak dohatsu izendatu zuen 1989ko urriaren 1ean. Bere jaia uztailaren 24an ospatzen da.

 

3.7. Vito Jose dohatsua (Jose Miguel Elola Arruti), F.M.S. (1893-1936)

vito-jose1893ko martxoaren 5ean jaio zen Errezilen familiako baserrian, Ernio mendiaren magalean. 1907an Vic-en (Bartzelona) maristen seminarioan sartu zen. Bi urte beranduago botoak eman zituen Manresan eta 1914an behin betiko profesa egin zuen. Irakasle eta katekista izan zen Kataluniako leku ezberdinetan. 1919an Les Avellanesera bidali zuten eta han hil arte egon zen erizain. Kualifikatua zen eta oso atsegina. Gaixo guztien karinoa eta adiskidetasuna irabazi zuen. Eskualdeko familiek ere beraien beharretan deitzen zioten erizain zerbitzuetarako.

 

Errepublikaren zerbitzurako konfiskatua izan zenean etxea anai gaixoak Balaguerrera eraman zituzten. Jakinik Vito anaiaren dohainak, miliziarrek gaixoekin egotera gonbidatu zuten, baina berak esan zien: "Nire gaixoekin Balaguerrera joango naiz. Eta Jainkoak bizitza eskatzen badigu, jakin behar dugu ematen." Denak txunditurik zeuden Balaguerren ikusirik zer fina zen gaixoak zaintzen. Denak berdin zaintzen zituen, gerran alde batekoak edo bestekoak izan. 1936ko urriaren 8an hil zuten 43 urte zituenean. Erroman dohatsu izendatua izan zen 2007ko urriaren 28an.

 

3.8. Borja Jesusena dohatsua (Maria Zenona Aranzabal Barrutia) (1878-1936)

Aranzabal_Barrutia1878ko uztailaren 9an jaio zen Elgetan. 1906an, 28 urterekin, Sakramentu Santuaren eta Karitatearen Esklaba Gurtzaileetan (adoratrizetan) sartu eta 1914an bere betiko profesa egin zuen.

 

1936ko irailean, beste erlijiosekin batera, Alcalako beraien elkartea utzi behar izan zuen, eta Madrilen prestatu zuten etxe batean gorde ziren. Familiak eraman nahi izan zuen, baina berak ez zuen onartu, bere ahizpekin jarraitu nahi zuelako. Beste erlijiosekin batera, azaroaren 9an Fomentoko leku berezi batera eraman zituzten, eta hurrengo goizaldera hil zituzten. Berak 58 urte zituen.

 

Erroman dohatsu izendatua izan zen 2007ko urriaren 28an. Bere jaia azaroaren 6an ospatzen da.

 

3.9. Miguel Leibar Garai dohatsua, M.E. (1885-1936)

Aretxabaletako, Azatza auzoko, Sargarai baserrian jaio zen 1885ko otsailaren 17an. 13 urte zituela, Eskoriatzan marianistak zeukaten postulantadoan sartu, eta han, lau urtetan zehar formazioa sendoa jaso zuen. 1902ko martxoan, Gasteizko nobiziadora pasa zen, han urtebete egonaz. Bere barne bizitzarengatik, ahalegintzeengatik, otzantasunarengatik, iraunkortasunarengatik eta adimenarengatik bereiztu zen. Bere lehen profesa, Gasteizen egin zuen 1903ko martxoaren 24an eta berriro Eskoriatzara itzuli zen beste bi urtetan zehar formazioan jarraitu ahal izateko.

 

Miguel-LeibarGasteizko eta Madrilgo marianisten ikastetxetan irakasle egon zen (1905-1912), eta 1909an, Madrilgo Unibertsitate Zentralean, Filosofiako eta Letratako Lizentziatura atera zuen. Apaiz izatera zuzendua, 1912ko uztailean, Friburgora (Suiza) ikastera joan eta, han, 1915ko abuztuaren 1ean apaiztua.

 

1915ko irailean, Cadizeko ikastetxeko kaperau izendatu zuten. Hurrengo urtean, Jerez de la Fronterako zuzendaria, han 1922. urtera arte egonaz. Urte horretan, Madrilera itzuli zen, El Pilar ikastetxeko egoitza berrian irakasle eta kaperau izateko. Egintza berdin hauek beteko zituen geroago Gasteizen (1923-1925). Azken urte horretan, Donostiako ikastetxeko zuzendari izendatu zuten. 1930ean, berriro ere, Madrilera itzuliko zen irakasle eta kaperau bezala. Aitorle zerbitzuan oso estimatua zen.

 

1936ko uztailean hasi zen pertsekuzio erlijiosoaren ondorioz, Vallecaseko Zubira eramana izan zen han 1936ko uztailaren 28an hila izan zedin. Erroman dohatsu izendatua izan zen 2007ko urriaren 28an. Bere jaia azaroaren 6an ospatzen da.

 

3.10. Sabino Aiastui Errasti dohatsua, M.E. (1911-1936)

1911ko abenduaren 29an Azatzan jaio zen. Bere nobiziadoa Eskoriatzan hasi, eta bere lehen botoak 1928ko urtean egin zituen. Apaiz izateko deia sumatu zuenez Madrilgo Unibertsitatean lizentziaturako ikasketak egiten hasi zen. 1931n Eskoriatzara itzuli zen irakasle izateko eta nobizio gazteen arduradun bezala egon zen 1935eko urtera arte, Donostian egonaldi txiki bat egin zuela tartean. Madrilera itzuliaz, 24 urte zituela, 1936ko irailaren 14an, beste marianista batzuekin batera, Madriletik El Pardora doan bidean fusilatua izan zen. Erroman dohatsu izendatua izan zen 2007ko urriaren 28an. Bere jaia azaroaren 6an ospatzen da.

Sabino-Ayastuy

 

3.11. Jose Maria Zelaia Badiola dohatsua, O.B.E. (1887-1936)

1887ko otsailaren 24an Azkoitian jaio zen. Salestarrek Madrilen, Carabanchel Alton zeukaten nobiziadoan sartu eta 1906ko urtarrilaren 5ean botoak eman zituen. Pertsekuzio erlijiosoak gaixorik harapatu zuen Guadalajarako probintziako Casa de Mohernandon. Inongo begiramendurik gabe atxilotua eta espetxean sartua izan zen. Jasandako tratu txarrengatik, espetxean hil zen, 1936ko abuztuaren 9an, 49 urte zituela. Erroman dohatsu izendatua izan zen 2007ko urriaren 28an. Bere jaia azaroaren 6an ospatzen da.

JoseMaria-Celaya-Badiola 

3.12. Jose Joakin Esnaola Urteaga dohatsua, S.A.O. (1898-1936)

Esnaola-Arteaga1898ko otsailaren 8an jaio zen Idiazabalen. Gurutzetako Santa Maria izena ematen zion Amabirjina txikitatik maite zuen bihotz-bihotzez. El Escorialeko agustinotan, 1915ko urriaren 15ean profesa egin zuen. Han jarraitu zuen ikasten, 1922. urtean apaiztua izan arte. Ondoren, hainbat ikastetxetan irakasle izanez: El Escorialen, Gernikan eta Leganesen. Azken herri honetan aurkitzen zen Gerra Zibila hasi zenean.

 

1936ko uztailaren 20an komentua hartu zuten eta erlijiosoak zabaldu egin zituzten. Jose Joakin Madrilera joan zen bi egun beranduago. Uztailaren 23an Leganesera itzuli nahi izan zuen komunitateak zituen zor batzuk kitatzeko. Gomendatu zioten ez joateko baina berak esan zuen: "Ez larritu, ondo preparatua eta lasai noa. Jainkoaren nahia egin bedi." Milizianoek tranbian atxilotu zuten. 1936ko uztailaren 24an “Prado del Arroyo de Butarque” izeneko lekuan hil zuten 38 urte zituela. Erroman dohatsu izendatua izan zen 2007ko urriaren 28an. Bere jaia azaroaren 6an ospatzen da.

Hazte fan en Facebook
Síguenos en Twitter
Nuestros vídeos en YouTube
Nuestro canal de vídeos en Vimeo